Ipar euskal herriko eta seignanx herrialdeko Lurraldeko Koherentzia Eskema (LuKE)
LuKE, zer da?
Lurralde koherentzia eskema edo “LuKE” planifikazio oso eta estrategiko baterako dokumentu bat da, ondoko 15 urteetarako hautetsiek duten lurraldea antolatzeko xedea finkatzen duen erreferentziazko dokumentua.
Gaurko eta biharko biztanleen beharrak bateratzeko beharrezko antolaketa ardatz nagusiak aurkezten ditu, lurraldearen aberastasuna kaltetu gabe.
Hiru helburu nagusi dira Baiona - Hego Landetako eta Hego Lapurdiko LuKEen oinarri.
- Laborantza, paisaiak eta bioaniztasuna zaintzea,
- Etxebizitza, garapen ekonomikoa eta merkataritza garatzea eta hobeki banatzea,
- Joan-jinak antolatzea.
Gure lurraldeko antolaketaren ikusmolde kolektiboa aldatzeko eskema
Baiona - Hego Landetako LuKEk 48 herri estaltzen ditu (hastapenean, 6 HeLEPetan bilduak). 227 480 biztanle biltzen ditu (2014ko errolda) eta 250 000ra hel daiteke 2025ean, biztanleriaren hazkundea gure lurraldearen erakargarritasunaren adierazle delarik.
Haatik, orain arte nagusitu den garapen ereduak eragin txarrak ukan ditzake: joan-jin gehiago eta handiagoak, lurren prezioaren emendatzea, langileei helgarriak ez zaizkien etxebizitzen kostua, gune naturalen eta itsasbazterraren hauskortzea...
Hirigintza politikoetan espazioaren kudeaketa urria izateko xedeak lur eta antolaketa estrategiak goitik behera berrikustera behartzen gaitu:
- Zaharberritze motako ekintzei lehentasuna ematea hirietan eta burgu zentroetan;
- Dentsitate handiagoko eta garraio publikoetatik hurbil diren proiektuak laguntzea;
- Laborantza etxaldeak iraunkortzea;
- Tokiko baliabideetan oinarritutako garapen ekonomiko bat hobestea (lurraldetik kanpo garatu ezin diren aberastasunak: jarduerak, paisaiak, ondarea, kultura, antzeak, etab.).
Argibide gehiagorako:
- « LuKE ulertu » txostena
- Ipar Euskal Herriko eta Seignanx herrialdeko LuKEren webgunea: https://www.scot-pbs.fr/