Hondakinen kudeaketa

Hondakinen bereizketa, denen arazoa

Euskal Hirigune Elkargoak segurtatzen du etxe-hondakinen eta antzekoen bilketa (etxez etxe, borondatezko ekarpen guneetan eta hondakindegietan). Bilketaren ondotik, Bil Ta Garbi sindikatua hondakinen balorizazioaz eta desagerrarazteaz arduratzen da.

Etxe-hondakinen etxeko bereizketa, ohitura ona

Etxeko bereizketari esker, familia bakoitzaren araberako hondakinak bereiz daitezke, balorizazio sail berri batzuetara bideratzeko. Horrela, biztanle guziei paperak eta estalkiak bereiztea bururatzen balitzaie, 130 kg ekai birziklatuak izanen lirateke urtero.

Bereizketarako aginduak errespetatuz, ondokoak ahalbidetzen dira:

  • Ekoizkin eta estalki berriak sortzeko birziklapena
  • Landare-hondakinen balorizazioa
  • Lehengai eta baliabide natural gutiago xahutzea. Tona bat plastikok 830 litro petrolio ordain dezake.
  • Pusken eta materialen berrerabilera, behartsuen alde
  • Enpleguak sortzea (bilketak, bereizketa gunea, birziklapen sailak, hondakindegiak)
  • Ingurumena zaintzea. 100 eta 1 000 urte artean behar ditu plastikozko botila batek desagertzeko, berinazko batek 1 000 urte baino gehiago.