Jantegia - Eskolaldi inguruko harrera

Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroak (AGAZ / Eskolaldi inguruko harrera)

AGAZa, zer da?

Aterperik gabeko aisialdi zentroa (AGAZ) aisialdi eta lasaitasun gune elebiduna da, haurren garapena laguntzen duena eskolaldia aitzin eta gero.

DRAJES-en aldean deklaratua (Gazteei, Engaiamenduari eta Kirolei zuzendutako Eskualdeko Ordezkaritza Akademikoa), herriak bere hezkuntza ekintza Lurraldeko Hezkuntza Proiektu batean sartzen du  (PEDT). Urtero, eskolaldi inguruko lantaldeak proiektu pedagogiko bat idazten du.

AGAZak 3 urtez goitiko haurrak errezibitzen ditu eskolaldi inguruko denboretan, goizetan, eguerditan eta arratsetan, eskola garaietan.

Ordutegia:

  • Goizetan: 7:30 - 08:30
  • Eguerditan: 12:00 - 14:00 (bazkaria barne)
  • Arratsetan: 16:30 - 18:30

Prezioak

Prezioak familia kozientearen (FK) araberakoak dira:

2024-2025ko PREZIOAK - ESKOLALDI INGURUKO HARRERA (GOIZ ETA ARRATS)
 FKOreneko prezioa haur bakoitzPrezio gorena hilabeteka haur bakoitz
10 → 2950,90 €21,00 €
2296 → 5001,10 €23,00 €
3501 → 10001,30 €25,00 €
41001 → 15001,50 €26,00 €
5≥ 15011,60 €27,00 €

 

2024-2025ko PREZIOAK - EGUERDITAN
 FKPrezioa
10 → 2950,65 €
2296 → 5000,75 €
3501 → 10000,85 €
41001 → 15000,95 €
5≥ 15011,00 €

Bazkaria:

Jatsuko Haurren etxeak ditu bazkarien menuak prestatzen, dietalari batek apailaturik.

Hornitzeko zailtasunengatik ere (kantitate handiko banaketa eskaerak, erregulartasun eskasa...) Jatsuko Haurren etxeko estrategia da gehienez sasoiko ekoizkin freskoekin lan egitea.

Alabaina, Haurren etxeak tokiko hornitzaileen aldean ditu bere erosketak egiten, batez ere tokiko ekoizkin biologikoak, barazkiak eta esnekiak erosteko.

Haragiak (salbu haragi xehatua) eta arrainkiak fresko prestatuak dira. Ogia Jatsuko okindegian erosia da.

Menuak eguneratuak dira egunero AGAZeko erreserba-programan.

Izena emateko:

Izena emateko behar da:

Izena eman ondotik, AGAZa erreserbatu ondoko webgunean: https://www.gestion-cantine.com/FR/titulaire_login.php

Exemple de projet périscolaire

En prépartion des Jeux Olympiques et Paralympiques, les enfants de l'école ont interviewé Pauline DEROULEDE, une athlète paralympique de tennis.

Interview de pauline DEROULEDE

Autre projet périscolaire : Le Petit Journal