Herriartekotasuna

Euskal Hirigune Elkargoa

Euskal Hirigune Elkargoa 2017ko urtarrilaren 1ean sortu zen, lurralde eremuak bilakatu diren lurraldeko 10 herri elkargoak bateratu ondotik:

  • Amikuze
  • Euskal Kostaldea-Aturri
  • Errobi
  • Garazi Baigorri
  • Iholdi Oztibarre
  • Bidaxuneko Lurraldea
  • Hazparneko Lurraldea
  • Errobi Aturri
  • Zuberoa
  • Hego Lapurdi

Ipar Euskal Herriko 158 herriak biltzen dituen elkargo berria hiru mailatan ari da:

  • lurralde osoaren mailan nahitaezko eskumenei dagokienez, horietako batzuk sindikatu batzuen esku utziz,
  • 10 lurralde eremuen mailan kalitatezko zerbitzu publiko bat segurtatzeko zenbait zerbitzu deszentralizatuz,
  • herrien mailan, azken horiek HAHeS edo HeBHeS batzuen esku utz diezazkieketelarik zenbait eskumen.

Bere eskumenak:

  • Lurralde estrategia, antolaketa eta bizilekua
  • Europa eta mugaz gaindiko kooperazioa
  • Ekonomia
  • Hizkuntza eta kultura politikak
  • Ekologia eta energia trantsizioa
  • Ura, itsasbazterra eta eremu naturalak
  • Euskal Mendia
  • Gizarte kohesioa, hurbileko ekipamenduak
  • Mugikortasunak
  • Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balorizazioa

Euskal Elkargoari buruzko xehetasunak : https://www.communaute-paysbasque.fr