Elkarbizitza
Herritartasuna
Departamenduko osasun araudi osoa
RIngurumena eta herritarrak errespetatzeko arau batzuen gogoraraztea...
« Etxe-hondakin edo edozein motako hondakin oro legez kanpo botatzea baita etxe-hondakinak deskargatzea debekatua da. Halaber, etxe-hondakinak eta edozein motako beste hondakinak aire librean erretzea debekatua da » (Departamenduko osasun araudiaren 84. artikulua).
Hondakinak lurrean uztea, izan leku publiko zein pribatuetan, oieskeria gisa kontsideratua da, bilgune baten aitzinean utziak badira ere (bilketa araudiaren urratzea).
Oieskeria horiek (kanpoan edo edukiontzien oinean) arau hausteak dira. Halakorik egiten duenak 1 500€ra igo daitekeen isuna bil dezake larritasunaren arabera.
Landare-hondakinak (landare idorrak edo hezeak) etxean erretzea debekatua da, izan aire librean edo baratzeko erraustegi batean.
Argibide gehiagorako: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F31858
« Partikularrek egiten dituzten xitxuketa edo baratzeko lanak harrabotsagatik auzoak traba ditzaketen tresna batzuen bidez (soropil mozkailua, trontza zerra, zilagailua...) egin daitezke soilik auzoen lasaitasuna mantentzeko neurriak hartuz gero.
Neurri horiengatik ere ezin bada auzoen lasaitasuna segurtatu, lan horiek egin daitezke soilik:
- Lanegunetan, 8:30-12:00 eta 14:30-19:30,
- Larunbatetan, 9:00-12:00 eta 15:00-19:00,
- Igandetan eta besta egunetan, 10:00-12:00 » (Departamenduko osasun araudiaren 103-2. artikulua).
Argibide gehiagorako: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F612
« Animaliak dituztenak, batez ere txakurrak, auzoak ez trabatzeko behar diren neurriak hartzera behartuak dira, animaliei behar gabeko harrabotsa maiz egiteko xedea kentzeko dispositiboak ere erabiliz » (Departamenduko osasun araudiaren 104. artikulua).
« Animaliak noraezean ibiltzen uztea debekatua da, karriketan, plazetan eta eremu publikoko beste guneetan... » (Departamenduko osasun araudiaren 99-6. artikulua).
Animaliak dituztenak, batez ere txakurrak, beren animaliak noraezean ibiltzen ez uzteko behar diren neurriak hartzera behartuak dira. Horrela jokatzen ez duena jaukitua izan daiteke eta isuna bil dezake, zigor kodearen arabera.
Txakur eta gatu herratuek biztanleen lasaitasuna trabatzen dute eta haien segurtasuna arriskuan jartzen. Oroitarazten dizuegu zuek zaretela erantzule pertsona edo animalia batzuk zaurituak baldin badira.
Argibide gehiagorako: https://www.legifrance.gouv.fr/codes/id/LEGISCTA000006167705
Halako txakurrak bi kategoriatan sailkatuak dira:
- Eraso-txakurrak (lehen kategoria),
- Segurtasun- eta babes-txakurrak (bigarren kategoria).
Lehen edo bigarren kategoriako txakur bat duenak txakurren hezkuntzari eta jokabideari buruzko eta istripuen prebentzioari buruzko formakuntza ziurtagiria ukan behar du. Halako animalia ukaiteko, jabeak bizi den herriko auzapezaren baimena erdietsi behar du.
Argibide gehiagorako: : https://www.legifrance.gouv.fr/codes/id/LEGISCTA000006167705
Auzoen arteko desadostasunak: justizia baketzaileari dei egin
Justizia baketzailea justizia laguntzaile boluntarioa da. Alderdi bat edo batzuen arteko desadostasuna onez onean konpontzeko bidea aurkitzea du betekizuna, arazoa jadanik epaile baten esku utzia izan bada ere. Alderdiek edo epaileak izenda dezake. Justizia baketzaileari dei egitea urririk da. Proposatzen duen hitzarmena justiziak ofizialki onar dezake.
Zein dira justizia baketzailearen betekizunak, nola dei egin diezaioke justizia baketzaileari, nola iragaten da adiskidetzea, nola bilakatu justizia baketzaile? www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/F1736
Harremanetarako:
Uztaritze eta inguruetako herrientzat esku hartzen duen Jean-Luc Minet jaunak, justizia baketzaile, zaintzako zerbitzuak segurtatzen ditu hilabete bakoitzeko bigarren ostegun goizetan, hitzordua hartuz, Uztaritzeko herriko etxean.
Uztaritzeko Herriko Etxeko herritarrendako zerbitzuen zuzendaritzak du hitzorduen kudeaketa segurtatzen, 05.59.93.00.44. zenbakira.
Minet jaunarekin harremanetan jar zaitezkete ondoko helbide elektronikora idatziz: jean-luc.minet@conciliateurdejustice.fr.
Halaber, dosier bat ikus edo utz dezakezue linean, ondoko webgunean: https://www.conciliateurs.fr/.
Esku har dezakeen eskumen arloak oroitarazten dizkizuegu:
- Arrandan emaileen eta alokatzaileen arteko harremanak
- Kontsumoaren arloko auziak
- Jabekidetasun arazoak
- Merkatarien arteko auziak
- Pertsonen arteko auziak
- Auzoen arteko trabak eta auziak
- Baserri-zuzenbide arloko auziak
- Lan auzitegi arloko auziak