Urraspide administratiboak

Nortasun agiria eta Pasaportea

Jatsuko herrian ezin da nortasun agiririk edo pasaporterik eskatu.

Jakinarazten dizugu zure eskaera egin dezakezula horretarako tresnatua den edozein herriko etxean, Frantzia osoan. Aurkeztu behar diren dokumentuak ber-berak dira, edozein izan dadin zure bizilekua.

Zure eskaera zenbait urratsetan bideratuko da. Zure dosierra behar bezala bete duzularik, hautatu duzun herriko etxean aurkeztu beharko duzu, aitzinetik hitzordua hartuz telefonoz edo linean.

Zure irizpideen arabera, hitzordua hartzen ahalko duzu horretarako tresnatua den herriko etxe hurbilenean, edo epe motzenak proposatzen dituenean.

Jatsutik hurbil egoteko, zure eskaera egin dezakezu Milafranga, Angelun, Baionan, Biarritzen, Kanbon, Hazparnen, Donibane Lohizunen, Donibane Garazin, Hiriburun, Tarnosen...

Argibide gehiagorako edo nortasun agiria edo pasaportea (berriz) egiteko eskaera bat linean aurkezteko: https://ants.gouv.fr

Egoera zibila

Linean diren inprimakiak ondoko eskaerak egiteko:

Ezkontza dosier baterako, behar diren dokumentuak eskura daitezke herriko etxean.

Hirigintza arloko urraspideak

Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko

Gainerateko urraspideak

Zein dira egin behar ditudan urraspideak honelako kasuetan :

Eskubideen eta lineako urraspideen gidaliburu osoa: https://www.service-public.fr

 

Argibide gehiagorako, Herriko Etxearekin harremanetan jar zaitezke 05.59.93.00.40 zenbakira deituz edo mairie@jatxou.eu helbidera idatziz.