Lehen haurtzaroa
COBALT Lehen Haurtzaroko Elkargunea (LHE)
Lehen Haurtzaroko Elkargunea urririkako informazio eta laguntza zerbitzu bat da, Familien Laguntza Kutxak (FaLK), Departamenduko kontseiluak eta kide diren elkargoek diruztaturik. Ondoko aldean ari da:
- 6 urte arteko haurra zaintzeko harrera bide baten bila dabiltzan familiak
- Partikularrek enplegatzen dituzten baimendutako haurtzainak, haien lanbidean laguntzeko eta sustatzeko
Lehen Haurtzaroko Elkarguneak haur ttipien harrerari eskainitako hurbileko guneak dira. Informazio, topaketa eta trukaketa guneak dira, gurasoei eta bakarkako harrera arloko profesionalei zuzenduak zaizkie.
Elkarguneen betekizunak dira:
- Bakarkako edo taldekako harrera mota desberdinei buruz informatzea (haurtzainak, etxeko zaintzak, taldekako egiturak). Lehen Haurtzaroko Elkargunea leihatila bakarra izan daiteke, familien urraspidea errazteko leihatila nagusia.
- Enplegatzaileen eta langileen eskubide eta betebeharrei buruzko argibideak ematea (urraspide administratiboak, diru mailako laguntzak, Pajemploi zerbitzua, lan kontratua, kostu simulazioa)
- Haurren, haurtzainen eta etxeko haurtzainen arteko une kolektiboak antolatzea
- Familientzat eta enplegatzaile partikular baten langileentzat, entzuna eta sustatua izateko bidea proposatzea (kontratua azaltzea, haustea...)
- Haurtzainak beren lanbidean laguntzea eta sustatzea (eztabaidak, hitzaldiak, formakuntza jarraikia, baimenak...)
Argibide gehiagorako:
- Azalpen liburuxka
- Webgunea: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/vivre-ici/enfance-et-jeunesse/la-petite-enfance/les-relais-dassistants-maternels
Harremanetarako:
Ipar Euskal Herri-Errobiko LHE,
Uztaritze, Jatsu, Haltsu, Larresoro, Kanbo, Zuraide, Ezpeleta, Itsasu, Basusarri, Arrangoitze, Luhuso
- Telefono bidezko zaintzako zerbitzua astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00
- Harrera fisikoa hitzordua hartuz, Herriko Etxeko plaza, 35., Gaztelondoa, 64480 UZTARITZE
- Tel. 05.59.59.63.36 - Helbide@: - Webgunea www.celeste-cobalt.fr
BAIMENDUTAKO HAURTZAINAK
Haurtzaina lehen haurtzaroko profesional bat da. 6 urtez peko 4 haur errezibi ditzake bere etxean.
Haurtzainak Departamenduko kontseiluak emandako baimen agiria badu (Ama Haurren Babesa zerbitzua - AHB).
Jatsuko Herriko Etxean aurkeztu diren baimendutako haurtzainen zerrenda:
Izena | Helbidea | Telefono zenbakia |
---|---|---|
GRACIET Claudine | Haltsuko errepidea, 10. - 64480 JATSU | 06.44.24.96.02 |
IRACABAL Maider | 1274 Milafrangako Errebidea - 64480 JATXOU maidercair@gmail.com | 06.50.85.37.25 |
Herriko Etxearekin harremanetan jarri zerrendan sartzeko.
Errobiko haurtzainak:
« Gurasoentzat egindako webgunea, gure lanbideari buruz dena jakiteko eta zure baimendutako haurtzaina erraz aurkitzeko... » http://www.nounouserrobi.com
URRASKA haurtzaindegiak
URRASKA elkarteak hiru haurtzaindegi proposatzen ditu Jatsun, Uztaritzen eta Larresoron
Jatsuko haurtzaindegia
- Errezibi daitekeen haur kopurua: 20 leku, 10 aste eta 4 urte arteko haurrentzat
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30-18:30
- Harrera elebiduna, frantsesa/euskara Leha dispositiboaren esparruan (Euskararen Erakunde Publikoarekin kudeaturik)
- Izena emateko bideak: URRASKA elkarteak kudeatzen duen harrera gunea da. Erakundearekin zuzenki harremanetan jar zaitez zure haurraren izena emateko.
- Harremanetarako: Urraska haurtzaindegia, Prostaenea, 7001. - 64480 JATSU - Tel. 05.59.70.35.00
HAUR ZAINTZA
Gazteen informazio guneak familiak eta gazteak harremanetan jartzeko urririkako zerbitzua proposatzen du zure haurraren zaintza segurtatzeko.
- Harremanetarako: Gazteen informazio gunea, Mailiarena zentroa, Geltokiko errepidea, 11. - 64480 UZTARITZE
- Tel. 05.59.70.52.60 - Webgunea: https://www.cidj.com/reseau-information-jeunesse/point-information-jeunesse-ustaritz