Jatsu Gaur Egun

1 176 biztanle dira Jatsun (2020ko errolda).

Baserrialdeko herria da, batez ere laborantzakoa. Jatsuk ehun bat haur errezibitzen dituen ama eskola bat eta lehen mailako eskola bat ditu, baita zenbait saltegi, enpresa, zerbitzu eta kirol- eta kultur elkarte ere, herriko bizitzan, bizkortasunean eta giro goxoan parte hartzen dutelarik.

Jatsuko herria Ezpeletako piperra, Ossau-Irati ardi gasna eta Kintoa zerriaren jatorri deitura kontrolatutako AOC guneen parte izaten da.

Ibilketa bide bat baino gehiagok zeharkatzen dute herria, beilariek hartzen duten Donejakue bidea barne. Horrez gain, Jatsuk erlijio eta zibil arloko ondare aberatsa ere badu.

 

 Jatsuko mapa (PDF)