Skip to main navigation Skip to main content Skip to page footer

Aidants Connect (arlo digitaleko laguntzaileak)

AIDANTS CONNECT tresna digitalak erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat legalki eta segurtasun osoz lineako urraspide administratiboak egiteko ahalmena duten laguntzaile profesionalak biltzen dituen zerbitzu publiko bat da.


Lineako urraspideak egiteko zailtasunak dituzu edo/eta ezin dituzu bakarrik egin?

Ahalmen ordezkaritza mandatu bat izenpetu ondoren, Jatsuko Herriko Etxeko idazkariek AIDANTS CONNECT (arlo digitaleko laguntzaileak) ahalmena dutenez, zure urraspideak egiten ahalko dituzte legalki eta segurtasun osoz.

Ondotik, laguntzen ahalko zaituzte tresna digitalak erabiltzeko trebeago izan zaitezen.

Zerbitzu honi buruzko xehetasunak: https://aidantsconnect.beta.gouv.fr

Herriko Etxeko idazkaritza zure zerbitzuko dago telefonoz 05.59.93.00.40 zenbakira deituz edo mairie@jatxou.eu helbidera idatziz.